Naiz.info
Bilbo

Llorentek ez du Athleticen jarraitu nahi, Urrutiaren arabera

Josu Urrutia Athleticeko presidenteak jakinarazi duenez, Fernando Llorentek ez du Athleticekin daukan hitzarmena luzatu nahi.

Llorente, pasa den apirilean Sportingen aurka jokatutako partidan. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Llorente, pasa den apirilean Sportingen aurka jokatutako partidan. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean Josu Urrutiak Ibaiganen Fernando Llorenteren etorkizunari buruz hitz egiteko. Bere hitzetan, Llorentek ez du Bilboko taldearekin daukan hitzarmena berritu nahi.

Kirolaren ikuspuntutik «negatiboa» dela nabarmendu du Urrutiak, eta instituzionalki «porrota» dela esan du.

Hala, zifra ekonomikoen gainetik, taldearen filosofia babestu nahi dutela ohartarazi du eta Athleticek negoziorik egiteko helbururik ez duela gaineratu.