NAIZ.INFO
DONOSTIA

Oliver Stonentzat izango da aurtengo Donostia Saria

Zinemaldiak aditzera eman duenaren arabera, Oliver Stone zuzendariarentzat izango da Donostia Saria. Modu horretan, bere ibilbidea saritu nahi izan dute antolatzaileek.

Oliver Stone film zuzendari estatubatuarra. (ZINEMALDIA)
Oliver Stone film zuzendari estatubatuarra. (ZINEMALDIA)

Zinemaldiak prentsa ohar baten bidez aurreratu duenaren arabera, Oliver Stone filmetako zuzendariarentzat izango da aurtengo Donostia Saria. Zine jaialdiak 60. edizioa beteko duen honetan, estatu batuarraren ibilbidea saritu nahi izan dute.

Irailaren 21etik 29ra ospatuko da jaialdia eta Stonen azken pelikula ere bertan emango dute, ‘Salvajes’ izena duena. John Travolta edota Benicio del Toro emanaldian izango dira.

50. edizioan egin zuten bezala, non Francis Ford Coppola saritu zuten, errekonozimendu berezia egin nahi izan diote Stoni.