Baliogabetu egin du Xabier Kintana euskaltzainak Jaime Martin hizkuntzalariak kaleratutako teoria. Martinen arabera, euskararen jatorria dogon hizkuntzan dago.
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Kintanak esan du ikerketa horrek «ez duela ez hanka ez buru». «Espekulazio merkea» dela uste du eta darabilen metodologia edo, «metodologia eza, penagarria» iruditu zaio.
Hala, erabiltzen dituen zenbait adibide, zenbait hitz, latinetik eratorriak direla esan du (soro, esaterako). «Dituen milaka hitz horiek era horretakoak baldin badira, ez dauka itxura onik», ohartarazi du.
Egiturei dagokienez, Kintanak nabarmendu du munduko «hizkuntza mordo handi batean» euskararen egitura berbera erabiltzen dela eta datu hori jakitea beharrekotzat jo du «horrelako iritzi bitxiak» eman aurretik. «Zergatik ez esan euskaratik sortu dela dogon hizkuntza?», galdetu du.
Martinek adierazi zuenez, Auñamendira jo zuen baina ez diote kasu gehiegirik egin, eta ondoren Euskaltzaindiako atea jotzea izango zuela helburu, bere ikerketa aurkezteko.
Kintanak honakoa erantzun du gaiaren inguruan: «Euskaltzaindia irekita dago, baina beste edozein akademiak bezala bere maila du. Borondate onean etortzen den pertsona bati ezin zaio atea muturrean itxi baina seriotasun minimo bat eskatu behar da gauza hauetarako».

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
