Errenteriako adinekoen ahotsak, ‘Memoriaren gorputzak’ ikuskizunean

Date

02.08.26 - 02.08.26

Place

Gipuzkoa - Errenteria

Ikuskizunaren irudia.
Ikuskizunaren irudia. (Arriaga antzokia)

Eva Guerrero konpainiak ‘Memoriaren gorputzak’ estreinatuko du igandean, hilak 8an, Errenteriako Niessen Kulturgunean. (19.00). Gure adinekoak erdigunean jartzen dituen oroimenari eta gorputzari buruzko dantza-antzerki ikuskizuna. Lan honek beren oroitzapenei buruz hitz egiten duten Errenteriako adineko pertsonen off-eko ahotsak biltzen ditu.

20 urteko ibilbidea bete berritan, Eva Guerrero dantza konpainiak lan honekin hasi du denboraldia, vintage estetika duen dantza-antzerki lana, testuak eta zuzeneko musika biltzen dituena. Ikuskizunaren gaztelaniazko bertsioa Bilboko Arriaga antzokian estreinatu zen azaroan 13an, eta euskarazko bertsioak Niessenen egingo da.

Eva Guerrerok berak zuzendu du eta taularen gainean, koreografo eta dantzari Aiala Etxegarai, Yolanda Bustillo aktorea eta Amaia Santamaria musikaria ikusiko ditugu.

Arte-sorkuntzako ohiko lanaz eta entseguez gain, ikuskizunaren aurretik bitartekaritza lan bat egin zen. Hala, konpainiako lantaldeak profil ezberdinetako adineko errenteriarrak elkarrizketatu zituen. Adinekoek hainbat oroitzapen partekatu zituzten.

Location

Niessen Kultur Etxea

Errenteria. Gipuzkoa