Xilabaren eta Bizkaiko Txapelketaren finalak, hortzmugan
Date
12.13.25 - 12.20.25
Place
Nafarroa Garaia - Muskilda

Bizkaiko Txapelketako finalistak. (Oskar MATXIN | FOKU)
Bi hitzordu nagusi izango dituzte bertsozaleek hurrengo egunetan: Xilabaren bigarren faseko bigarren saioa jokatuko da Muskildin, larunbatean, abenduaren 13an. Bertako irabazleak zuzenean sailkatuko da final aitzinekoetara, eta beste bertsolariek puntuazioaren arabera izanen dute horretarako aukera. Lekua: Posonpesenea. Ordua: 17.00etan.
Eta abenduaren 20an, larunbata ere, jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Bilboko Casillan. Gogotsu daude zortzi finalistak. Abenduaren 20an jokatuko da 17.00etatik aurrera eta sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.
Location
Posonpesenea
Muskilda. Nafarroa Garaia