0 comments

«Ugarteko» eta Cabacas, Puigdemonten itzulera, Otxarkoaga... asteari errepasoa

«Ugarteko» eta Cabacas, Puigdemonten itzulera, Otxarkoaga... asteari errepasoa
Loading player...

2012ko apirilean hil zuten Iñigo Cabacas Bilbon, ia sei urte igaro dira eta lehen epaiketa izan da gaiari loturik... Ez, ordea, erantzuleen aurka, auzian argi bila jardun duten kazetarien aurka baizik. «Ugarteko»-k GARA eta NAIZ hedabideen, Iñaki Soto zuzendariaren eta Iñaki Iriondo kazetariaren eta Jone Goirizelaia abokatuaren aurka ezarritako salaketa hartu dugu abiapuntuan. Auziak eman zuena HEMEN eta segidan Iñaki Sotok auzitegitik irtetetzean esan zituenak: 

Loading player...

+ Cabacasen gurasoen gutuna 

Kataluniak ere eman du aste honetan berea, noski. Azkena, Espainiako Estatu Kontseiluak Rajoyren Gobernuari emandako zaplaztekoa, Carles Puigdemonten izendapena aurrez ezin duela eten epaibidean adieraziz. Halere, gaur aurkeztu du helegitea Espainiako Gobernuak Konstituzio Auzitegian. 

Zer esana Puigdemontek Danimarkara egindako bidaiak eman du, eta bere aurkako euroagindurik ez eskatzeko Espainiako Auzitegi Gorenak emandako argudioak, ihesean den bat atxilotzea baino bera presidente kargura ez iristea lehenetsiz. Agerian geratu da, gainera, Espainiak atxilotu baino lehentasuna Puigdemonti Estatuaren mugetan ez sartzea duela lehentasun, horretan ari direla nabarmendu du asteon Zoido Barne ministroak. 

Giza Eskubideen Auzitegirako Espainiak zuen lehen hautagaitzaz barre egin genuen, gaztelera besterik ez zekien Franciso Perez de los Cobos baizen Espainiako Gobernuaren hautagi nagusia. Hark kale eta donostiar bat haren ordez, Maria Elosegi. Homosexualitatea patologien iturburu dela esan izan omen du azken honek, bere hitzak «lekuz kanpo» ari direla zabaltzen esan du honek, oraingoz azalpen gehiago eman gabe. 

Gure Esku Dagok larunbat honetan aurkeztuko duen ekimenari begira ere izan gara. «Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handiena» iragarri dute ekainaren 10erako. Larunbatean xehetasunak. 

Otxarkoaga hizpide izan da batean eta bestean bertako bi bizilagunen hilketaren ostean. Segurtasuna? Justizia? Auzotarrek ahotsa altxa dute poliziaz haragoko neurriak eskatuz.  Bizilagunekin hitz egin dugu asteon Info7 irratian eta bertako batek, Karlos Renedok, hari honetan zabaldu ditu, arrakastaz, Bilboko auzo honetaz hitz egitean kontuan hartu beharreko hainbat gako. 

Donostiako danborradaren ajearekin hasi dute astea hiriburu gipuzkoarreko bizilagunek eta asteon sarean dezente zabaldu den bideoa ikusienen artean. ‘Sarri-Sarri’-ren doinuak, orain danborrada giroan:

/