Tags historia

0 comments

'Euskal Herriko Damak' mugikorretarako jokoa

Bizkaiko Urtxintxa Eskolak eta Emaisia emakume taldeak telefono mugikorretarako aplikazio-jolasa sortu berri du. Azalpenean agertzen duten bezala, ageriko gabezi bati irtenbidea bilatu asmoz egin dute:"Gure jendartean gizonezkoei soilik arreta eskainita emakumeak oharkabean pasatzen zaizkigu. Jolas honetan errealitate hori irauli eta Euskal Herriko emakume esanguratsu batzuk eta beraien lorpen eta bizipenak ezagutuz dama partida ahaztezin batzuk jokatuko ditugu."

Aplikazioaren lotura: klik...

0 comments

Euskal Herriaren historia, gaztetxoentzat

Ikastolak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak batera pentsatu eta garatutako proiektua da ‘Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia’. Ezagutza liburua, ipuin sorta, galdera-erantzunen mahai-jokoa eta aisialdirako atari digitala hartzen ditu barrenean. Gaztetxo eta haurrei zuzendutako edukiak dira, familia osoarentzat ere baliagarriak.

> Albistea NAIZen

Latest posts
Latest comments