Tags plaza-hutsa

0 comments

Hezkuntza Plaza Hutsean: Behetik gorako eraikuntza

Loading player...

Ruben Iglesiasek eta Arantxa Urbek badute zer esana etorkizuneko hezkuntza sistemaz, izan ere, nor bere esparruan, biak ibiliak dira zeregin honetan.

Hezkuntza sistemen agorpenaz hitz egiten ari den garaian, nondik urratu hezkuntza sistema propioaren bidea? Galdera horri eta beste hainbat gakori erantzuna ematen ahalegindu dira hezkuntza komunitateko kide biak.

0 comments

Hezkuntza Plaza Hutsean: Herri Hezitzaileak

Loading player...

Badira urte batzuk Herri Hezitzaileen proiektua antolatzen hasi zenetik. Honi tiraka, OinHerri sarea osatzen joan da azpitik gora, Herri Hezitzaileak biltzen dituen egitasmoa. Gure hezkuntza eredua gaurtik eraikitzeko eta hezkuntza komunitatea osatzen dugunok, tokiko eskalan, etorizuneko eskal eskola irudikatzeko parada dugu Herri Hezitzaileen bidez.

Amaia Etxabe eta Ibon Iza burubelarri ari dira, nor bere herrian, Arrasaten zein Diman, Herri Hezitzailea garatzen.

0 comments

Hezkuntza Plaza Hutsean: Identitatea, herritartasuna, hizkuntza

Loading player...

Idurre Eskisabel eta Edu Aposaka batu dira oraingoan Hezkuntzako Plaza Hutsera. Bi ahots hauek irakasleak, idazleak, pentsalariak eta ekintzaileak dira. Hizkuntza eta kultura ardatz hartuta pausatu dute biek begirada hezkuntzan.

0 comments

Hezkuntza Plaza Hutsean: Publikotasun eredua aztergai

Loading player...

Fito Rodriguez eta Josu Txaparteg batu dira oraingoan Hezkuntzako Plaza Hutsera. Aspaldiko lagunak dira, herrigintzan ibilbide luzea dutenak, gainera. Publikotasun ereduaren gaineko gogoeta proposatu eta zorrotz heldu diote gaiari. Urteetako eskarmentuak ematen duen patxadatik eta gaurko jendartean antzematen dituzten aldaketei eta testuinguru orokorrari erreparatu diote biek.

0 comments

Hezkuntza sistema publiko eta burujabeaz hausnartzeko Plaza Hutsa

Plaza Hutsa dinamika ekimen ireki bat da. Euskal Herriak arnasaldi berri bat behar duela uste duen edozeinena, herri gisa pentsatu eta bizitzeko...

Latest posts
Latest comments