Tags orleans

0 comments

150 kilometro gertuago

Orleans – Blois, Blois – Tours. Bi etapa bi egunetan A Lamatik 150 bat kilometro gertuago egoteko. Lehen muga psikologikoa garaitu dugu –Sena eta Loira gurutzatu ditugu- baina, gainera, bide osoan ikusiko ditugun paraje ederrenetan gaude. Ederrenak agian ez baina, oso ederrak bai. Bereziki orain, deskantsatzen gaudela.

Mahastiak Loiran

Inguruaren kolorea aldatu egin da. Orain arte horixka nagusi bazen, berdea nagusitzen hasi da. Urak berdetzen du dena eta, ibaia ibilbide osoan zehar ondoan...

0 comments

Urrutitik bada ere.. zorionak Hala Bedi!

Abuztuaren 6a da gaur eta, Hala Bedi Irratiak 30 urte betetzen ditu. Horregatik, eta penaz, bazkarira -eta kalejira irreberentera- ezin naizelako joan, Hala Bedi Irratiari, zorionak!! esan nahi diot. Zorionak eta... urte askotarako!! Hau da, duela aste batzuk aurkeztutako trailerra. Laister argitaratuko den dokumentalaren iragarpena:      

 

Gasteizen jaia nagusi den bitartean, hemen, artoa, garia eta eguzkiloreen artean jarraitzen dugu. Soro zabal eta horixka hauetan...