Azken aste hauetan izandako eromenaren ondoren (guest mixak, saio bereziak, gonbidatuak...) «normaltasunera» itzuli da aste honetan ∫ateliteak. Uztailean ere jarraituko du saioak, beraz elektronika udara hasiera honetan behintzat presente izango da Naiz irratian.
Gaurko 77 saioa gainera benetan dantzagarri geratu zaigu. Ibon RG eta Enrike Hurtadoren lan berritik bi kantu entzun ditugu saioa zabaltzeko esperimentazioari eta produktu lokalari bere lekua eginez. Ondoren, mugimendu gehiago, technoa, acid-a, elektroa... izan ditugu protagonista saioaren zati handienean: Kaiser, Hoax Believer, Stay Puft, Chino edota Palms Trax artisten musikarekin. Saio amaieran Flying Lotusek gidatzen duen Brainfeeder zigilutik azken boladan ateratako zenbait lan, esaterako Jagga Jazzist taldearen ´The Tower´ disko gomendagarria.
Music
Nick Cave, el futuro tras la pesadilla
Science and Technology
El primer cementerio de glaciares recuerda en Islandia la seria amenaza del deshielo
Music
GARAren 25. urteurrena ospatzeko, Errobiren kontzertua azaroaren 29an Baionan
Music
Chill Mafiak, musika eszena irauli duen kolektibo nafarrak, agur erranen du
Music