
2021eko Friedrich Wilhelm Bessel Saria irabazi dutenen artean Raul Angulo, Donostia International Physics Centerreko (DIPCeko) Ikerbasque ikertzailea, eta Sebastian Bergeret, Donostiako Materialen Fisika Zentroko (CFM, CSIC-UPV/EHU) ikertzailea eta DIPCeko kidea daude.
Alexander von Humboldt Fundazioak, Alemaniako Errepublika Federalak nazioarteko elkartrukearen bidez ikerketa zientifikoa indartzeko sortua, Friedrich Wilhelm Bessel saria ematen die urtero atzerriko akademiko ospetsuei, bere arloan lortutako lorpen bikainengatik eta etorkizun zientifiko oparoagatik. Sariaren barruan, irabazleek Alemanian aukeratzen duten ikerketa proiektu bat egiteko gonbidapena jasotzen dute, anfitrioi gisa espezialista den lankide batekin lankidetza estuan garatzeko.
DIPCeko Kosmologia Konputazionaleko Taldeko lider gisa, Angulok Unibertsoaren simulazio konputazionalak egiten ditu, haren jatorria, osaera eta bilakaera ulertzeko. Bere lanak materia eta energia ilunen izaera ulertzen lagundu dezake, gaur egungo fisikaren zalantza garrantzitsuenetako bat argitzeko. Bessel sariari esker, Angulok bere ikerketa zabaldu ahal izango du Garchingeko (Alemania) Astrofisikako Max-Planck Institutuko Simon White irakaslearekin lankidetzan.
Bergeret, berriz, nazioartean ezaguna da garraio kuantikoan, supereroankortasunean eta materia kondentsatuaren fisikarekin lotutako gaietan egindako ikerketa nabarmenagatik. Sistema hibridoetan supereroankortasunaren eta magnetismoaren arteko elkarrekintzari buruzko aurreikuspen berritzaileak egin ditu, ikerketa ildo berriak ireki dituztenak, eta supereroankortasunari eta termoelektrizitateari buruzko lan aitzindariak, orekatik kanpo. Alemanian dagoen bitartean, Würzburgeko Unibertsitateko Björn Trauzettel irakaslearekin elkarlanean arituko da egitura supereroale bidimentsionalen garraio-propietateak aztertzen, akoplamendu espino-orbita sendoarekin.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Ikerketa batek eskolen jangeletako menuetan desoreka nutrizionalak antzeman ditu

Pantxoa eta Peioren ‘Azken dantza’-rako sarrerak agortu egin dira
