
Osagaiak 4 lagunentzat
16 pikillo piper, olioa. Betegarria: tipula bat, baratxuri ale bat, porru erdia, 300 g barrengorri, 20 g irin, 250 ml esne, gatza, intxaur muskatua, olioa. Saltsa: tipula erdia, azenario bat, porru erdia, baratxuri ale bat, tomate heldu bat, 100 g ganba, olioa, gatza, koñaka.
Zailtasuna 3
Betegarria:
1. Eltze batean txikitutako tipula, baratxuria eta porrua olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Barrengorriak ondo garbitu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
3. Barazkiak eginda daudenean, irina gehitu eta eragin.
4. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz eta intxaur muskatu bota. Eragin, etengabe, su eztitan 2 minutuz. Hozten utzi.
Saltsa:
1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin
2. Zerrendatan moztutako azenarioa, baratxuria eta porrua gehitu eta erregosi.
3. Tomatea zuritu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
4. Ganbak gehitu eta arin erregosi. Koñak zurrusta bat bota eta erre.
5. Bi baso ur bota eta 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
Bukatzeko:
1. Zartagin batean piperrak, bere salda eta ur pixka batekin 5 minutuz egosi. Hozten utzi.
2. Piperrak bete.
3. Eltze batean piperrak eta saltsa jarri eta 3 minutuz egosi.

Osakidetza trata 260 casos del Síndrome de Kawasaki, que afecta sobre todo a menores de 5 años

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés
