
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
16 orburu, 200 g ahate foie, tipulina bat, 150 ml esne-gain, 150 ml salda, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Orburuei kanpoko hosto gogorrak kendu. Zainari azala zuritu. Barruan dituzten ileak koilarakadatxo batekin atera.
2. Zartagin batean txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Xerratan moztutako orburuak gehitu eta 4 minutuz erregosi.
4. Eltze batean esne-gaina, salda eta foie 3 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.
5. Orburuak gehitu eta 2 minutuz egosi. Txikitutako perrexila bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
16 orburu, 200 g ahate foie, porru bat, 100 g barrengorri, 100 ml esne-gain, Parmesano gazta birrindua, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Orburuak aurreko errezetan esan dugun bezala garbitu eta eltze batean ura eta gatzarekin 15 minutuz egosi. Atera.
2. Txikitutako porrua olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Barrengorriak zerrendatan moztu, gehitu eta arin erregosi.
4. Esne-gaina bota eta minutu batez egosi.
5. Orburuak aurreko saltsarekin bete.
6. Gainean dadotan moztutako foie gehitu eta gazta bota.
7. Labe beroan sartu, 200ºC-an, ondo berotu arte.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

El ‘Reloj del Juicio Final’ marca 85 segundos, más cerca que nunca del fin del mundo
