
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g makarroi, 2 tipula, 150 g barrengorri, 125 g ahuntz gazta, 75 g intxaur, 20 g azukre, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Zerrenda finetan moztutako tipulak olioarekin erregosi, su oso eztitan. Estali eta noizean behin eragin erre ez daitezen. Tipula eginda dagoenean, azukrea bota eta erregosi, su oso eztitan.
2. Zerrendatan moztutako barren-gorriak olio pixka batekin arin erregosi.
3. Esne-gaina, intxaurrak eta gazta gehitu eta egosi, urtu arte.
Bukatzeko:
1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, makarroiak eta gatza bota; noizean behin eragin.
3. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente eran- atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.
Makarroien gainetik saltsa eta tipula jarri.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g makarroi, 2 tipula, 50 g hirugihar, 125 g ahuntz gazta birrindu, gatza, olioa.
Zailtasuna 2
1. Makarroiak egosi eta xukatu.
2. Moztutako tipula erregosi. Baso bat salda bota eta 10 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.
3. Txikitutako hirugiharra arin erregosi eta saltsarekin berotu.
4. Azpil batean makarroiak eta saltsa nahastu. Gazta bota eta labe beroan sartu, ondo berotu arte.

Osakidetza trata 260 casos del Síndrome de Kawasaki, que afecta sobre todo a menores de 5 años

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés
