
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 razioko itsasoilar. Saltsa: limoi bat, laranja erdia, 100 g gurin. Hornidura: baratxuri ale bat, azenario bat, 250 g brokoli, 150 g barrengorri, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Itsasoilarrari hezurrak kendu eta xerrak atera. Gatza bota.
2. Laranjari eta limoiari zukua atera eta azal pixka bat birrindu.
3. Gurina zuku eta azalekin nahastu.
4. Azpil bat olioz igurtzi eta arraina jarri. Gainetik gurina zati txikitan jarri.
5. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 7-9 minutuz.
Hornidura honekin lagundu:
1. Txikitutako baratxuria olio zurrusta batekin erregosi.
2. Tiratan moztutako azenarioa eta barrengorriak eta zati txikitan moztutako brokolia gehitu eta arin erregosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 razioko itsasoilar, 400 g patata. Saltsa: 2 limoi, 200 ml ardo zuria, 50 g gurin.
Zailtasuna 2
1. Itsasoilarrari hezurrak kendu eta xerrak atera. Gatza bota.
2. Limoi baten zukua, urtutako gurina eta ardoa nahastu.
3. Azpil batean hurrenez hurren txikitutako beste limoia, arraina eta saltsa jarri.
4. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 7-9 minutuz.
Errezeta patata hauekin lagundu:
Patatak azalarekin egosi, dadotan moztu eta olioarekin arin erregosi.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Erribera, Lizarraldea y Rioja Alavesa, zonas privilegiadas para observar el eclipse solar

Silva y Txiki Begiristain, juntos de sidrería en Usurbil

Euskal musikaren sektoreak kezkaz begiratzen dio makrokontzertuen gorakadari
