NAIZ

Durangon zezen plaza portatila jarriko dute berriz San Fausto jaietan

Zezen plaza portatila berriro jarriko dute aurten Durangoko San Fausto jaietan, Udalak jakitera eman duenez. Iaz, ez zuten jarri ikuskizun hauen prezioa nabarmen hazi zelako eta Udalak ez zegoelako prest igoera hori ordaintzeko. EH Bilduren ordez, EAJ eta PSE daude egun Durangoko Udalean.

Mireia Elkoroiribe EAJko alkatea berria, Carlos Garcia PPkoa agurtuz, ekaineko osoko bilkuran.
Mireia Elkoroiribe EAJko alkatea berria, Carlos Garcia PPkoa agurtuz, ekaineko osoko bilkuran. (Aritz Loiola | Foku)

Zezen plaza portatila jarriko dute berriz aurten Durangoko San Fausto jaietan. Iaz, ez zuten horrelakorik paratu.

Durango Udalak jakitera eman duenez, bai zezen plaza portatila bai barrakak trenbidea lurperatu ondoren libre geratu den gunean jarriko dituzte. EAJ eta PSEren eskuetan dago udal hau; PPren boza erabakiorra izan zen hola gerta zedin.

Iaz, EH Bildu Alkatetzan zegoenean, ez zuten zezen plaza portatilik jarri Durango. Zezenekin antolatzen diren ikuskizunen prezioak nabarmen gora egin zuela izan zen udal gobernu taldetik plazaratu zen argudioa. Izan ere, Udala ez zegoen prest prezioen gorakada hori aurre egin ahal izateko ekitaldi hauetara bideratzen den dirulaguntza hazteko.

6.000 lagun gehienez herriko plazan txupinazoan

Aurtengo Durangoko jaien programaren berrikuntzen artean, Udalak 6.000 laguneko muga jarriko du txupinazoa pizten denean plazara sartzeko. Honekin batera, lehen aldiz gorrentzako keinuen hizkuntzaren itzultzaile bat izango da txupinazoan. Santa Ana plazan pantaila bat jarriko dute bertan daudenek ere txupinazioa ikusteko aukera izan dezaten. Euria egiten badu pantaila Ezkurdiko agertokira eramango da.

Urriaren 12tik urriaren 23ra arte ospatzen dira Durangon San Faustoren omenez antolatzen diren jaiak.