
Garai berrietara egokitzeko pauso bat gehiago izango da gaurkoan Bengo artistaren eskutik NAIZek emango duena. Hala, ‘Belharra’ diskoa kaleratu baino ordu batzuk lehenago diskoari buruzko solasaldia izango dute musikari oiartzuarrak eta NAIZ Irratiko ‘MusikHaria’ saioko gidari den Iker Gurrutxaga kazetariak.
Olatu berezi baten izena darama Bengoren diskoak eta olatu horretan aritzen diren surflarien pare ibiliko dira kantuen artean gora eta behera bai Bengo baita Gurrutxaga ere.
Beroketa moduan, diskoaren aurrerapen kantuak izan diren abestien bideoklipak ikusteko aukera duzue hemen azpian. Azkena, gainera, 20:00etan kaleratuko da. Gogoratu, solasaldia asteazken honetan, azaroak 20, iluntzeko 20:30ean, NAIZen instagram kontu ofizialean izango dela.

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años

Robe Iniesta, el poder del arte

Europan fabrikatu eta erabilitako motrailurik zaharrena aurkitu dute Trebiñun

‘Xiberutikan Mendebaldera’ ZETAKen abestiak jarriko dio doinua 24. Korrikari
