
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Uraza desberdinak, kaki bat, aguakate bat, 100 g kakahuete, 75 g gazta birrindu, 100 g urdaiazpiko egosi. Saltsa: 10 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, koilarakadatxo bat ezti, koilarakadatxo bat ziape, gatza.
Zailtasuna 1
1. Uraza garbitu eta ondo lehortu.
2. Kakiak zuritu eta dadotan moztu.
3. Aguakateari azala eta hezurra kendu eta dadotan moztu.
4. Kakahueteak zatitu.
5. Urdaiazpikoa txikitu eta olio pixka batekin erregosi.
6. Saltsaren osagaiak irabiatu.
Lau plateretan uraza jarri eta saltsarekin nahastu. Gainean beste osagaiak jarri.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Uraza desberdinak, 200 g tomate, kaki bat, 150 g gazta fresko, 50 g hirugihar, 50 g kuia hazi, 2 koilarakada tipula frijitu. Saltsa: 8 koilarakada olio, koilarakada bat kakahuete krema, 30 g kakahuete txikitu, 2 koilarakada ozpin, gatza.
Zailtasuna 1
1. Uraza garbitu eta ondo lehortu.
2. Tomatea eta kakiak zuritu eta dadotan moztu.
3. Kuia haziak gorritu, su eztitan.
4. Gazta dadotan moztu.
5. Hirugiharra txikitu eta olio pixka batekin erregosi.
6. Saltsaren osagaiak irabiatu. Hirugiharrari gehitu eta pixka bat berotu.
Plateretan uraza eta beste osagaiak jarri. Gainetik saltsa bota.

«Detrás de cualquier lujo hay un crimen»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

El cantante estadounidense y exmarine Zach Bryan se casa en la Parte Vieja donostiarra

Edinburgoko Hogmanay jaialdiak euskaraz kantari agurtu du urte berria
