
CEBICHE
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g antxoa, tipula gorri erdia, 5 lima, laranja bat, martorria, jengibre xerra bat, gatza.
Zailtasuna 1
1. Antxoak 48 orduz izoztu.
2. Zukatu limak eta laranja. Jengibrea birrindu eta martorria txikitu. Gehitu eta nahastu.
3. Antxoak garbitu eta hezurrak kendu. Zentimetro bateko laukitxotan zatitu, zukuekin eta gatz pixka batekin nahastu eta 3 orduz beratzen utzi.
4. Tipula zerrenda finetan moztu. Arrainarekin batera jarri eta bi orduz hozkailuan utzi.
TARTARRA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g antxoa, 100 g pistatxo, 4 koilarakada ezti, 3 koilarakada olio, ziapea, ozpina, gatza.
Zailtasuna 1
1. Antxoak 48 orduz izoztu. Antxoak desizoztu eta garbitu. Burua eta hezurrak kendu. Urarekin garbitu.
2. Bi heren ur, heren bat ozpin eta gatza nahastu.
3. Antxoen gainetik bota, antxoak estali arte. Hozkailuan 5 orduz beratzen utzi.
4. Antxoak xukatu, xerrak atera eta dituzten hezurrak kendu. Txikitu.
5. Pistatxoak txikitu.
6. Pistatxoak, eztia, olioa eta ziape pixka bat irabiatu.
7. Antxoak aurreko nahasketarekin nahastu. Plateretan jarri eta erretako ogiarekin lagundu.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Los Motos se mueven de nuevo

La vida es un poco como la carrera de los Iron Maiden; 50 años este 25D
