
Osagaiak 4 lagunentzat
16 txipiroi. Baratxuriak: 6 baratxuri ale, 200 ml olio, erromeroa, ezkaia, gatza. Piper saltsa: 100 g tipula, 200 g piper gorri, 75 g tomate, olioa, gatza, albahaka, martorria.
Zailtasuna 2
1. Txipiroiei buruak atera. Begiak, ahoa eta tripakiak kendu.
2. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu. Hegoak kendu,
3. Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu. Buruak eta hegoak txikitu.
4. Aluminiozko paper lauki-zuzen bat moztu. Erdian baratxuriak, olioa, ezkaia, gatza eta erromeroa jarri. Papera ondo itxi.
5. Labe beroan sartu, 120 gradutan, ordu erdiz edo.
6. Baratxuriak atera eta zapaldu. Bere olio pixka batekin buruak eta hegoak erregosi. Atera eta baratxuriekin nahastu.
7. Gorputzak aurreko nahaske-tarekin bete eta zotz batekin itxi.
Saltsa:
1. Zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi.
2. Zerrendatan moztutako piperra gehitu eta erregosi.
3. Tomatea zuritu, gehitu eta erregosi. Albahaka eta martorri pixka bat gehitu.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Zartagin bat baratxurien olio pixka batekin berotu eta txipiroiak erre. Xerratan moztu.
2. Plateretan saltsa jarri eta gainean txipiroiak. Perrexil olioarekin apaindu.

«Detrás de cualquier lujo hay un crimen»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

El cantante estadounidense y exmarine Zach Bryan se casa en la Parte Vieja donostiarra

Edinburgoko Hogmanay jaialdiak euskaraz kantari agurtu du urte berria
