
Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Jakes Aguirrezabal Iribarrek Gipuzkoa eta Bizkaiko Kostaldeko mapa ilustratua aurkeztu du asteazken honetan Zarautzen. ‘Euskadi Basque Country Grand Tour’ du izena eta itsasertzaren erakargarritasun turistiko nagusien balioa azpimarratzeko diseinatutako tresna da. Lakuaren arabera, arreta berezia jartzen du paisaiaren eta gastronomiaren aberastasunean.
Ekimen honen aurkezpena Ur Bare hotelean izan da, eta Xabier Txurruka Zarauzko alkateak eta Libe Otegi Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismoko zuzendariak parte hartu dute.
«Sailak zikloturismoaren alde egiten duen apustua indartzeko balio du, turismo aktiboa eta jasangarritasun turistikoa sustatzeko funtsezko elementu gisa, turismoa lurralde osoan banatzeko, urtarokotasuna kentzeko eta tokiko garapena sustatzeko», adierazi du sailburuordeak.
Zarauzko alkatearen ustez, «benetako ohorea da ‘Euskadi Basque Country Grand Tourraren‘ parte izatea eta bere aurkezpena horrelako ingurune zoragarri batean hartzea. Zarautz hondartza baino askoz gehiago da. Zarautz gastronomia da, kalitatezko merkataritza eta urte osoan gozatzeko moduko ingurune natural pribilegiatua».
Gainera, maparekin batera, Itourbask sareko turismo bulegoetan eskuragarri dauden informazio erakustoki berriak aurkeztu dira. Erakustoki horiek proiektuaren identitate bisuala indartzen dute eta bisitariek informazioa eskuratzea errazten dute
Ekintza hau Basquetourren 2025eko Ekintza Planaren barruan kokatzen da. Plan horren arabera, ‘Euskadi Basque Country Grand Tour’ «funtsezko tresna da turismo fluxuak deszentralizatzeko, batez besteko egonaldia luzatzeko, eta Euskadik helmuga jasangarri eta kalitatezko gisa duen posizionamendua indartzeko».
Zortzi etapa
‘Euskadi Basque Country Grand Tour’ zortzi etapatan egituratuta dago, 98 udalerri zeharkatzen ditu eta 1.000 kilometro baino gehiago egiten ditu, guztira 150 proposamen turistiko baino gehiago konektatzen dira. Gipuzkoa bukatu eta Lapurdiko muga hasten den tokian amaitzenb da mapa.
«Jarduera turistikoa deszentralizatzea, urtarokotasuna murriztea, eskaintza dibertsifikatzea, batez besteko egonaldia luzatzea eta helmugan gastua handitzea dira proiektuaren helburu nagusiak», dio Lakuak.

Rozalén y Fernando Velázquez publican una versión del villancico ‘Hator hator’

El rock escocés homenajea al artista norteamericano Dennis Hopper

La verificación de la edad con selfis, un sistema de identificación cada vez más frecuente

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean
