Amagoia Bilbao

Arrautzopil pizza haragiarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Patata arrautzopila: 400 g patata, tipula erdia, 5 arrautza. Gainekoa: tipula erdia, 100 g kuiatxo, 150 g txahalki txikitu, gazta birrindua, olioa, gatza, oreganoa. Tomate saltsa: tipula erdia, baratxuri ale bat, piper berde erdia, sagar laurdena, 400 g tomate heldu, olioa, gatza.

Zailtasuna                         3

Patata arrautzopila:
1. Patatak eta tipula zuritu eta txikitu. Olio ugari berotan frijitu. Patata eginda dagoenean, ondo xukatu.
2. Arrautzak irabiatu. Patatak gehitu eta nahastu. Gatza bota.
3. Zartagin batera olio zurrusta bat bota eta berotu. Nahasketa bota eta pixka bat gatzatzen utzi. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu.
Tomate saltsa:
1. Zerrendatan moztutako tipula,  sagarra, baratxuria eta piperra olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Tomateak garbitu eta zatitu. Barazkiekin batera jarri eta 30 minutuz erregosi.
3. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.
Gainekoa:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako kuiatxoa gehitu eta erregosi. Oreganoa bota.
3. Haragia gehitu eta arin erregosi. Behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Arrautzopila tomate saltsarekin estali. Gainean haragia jarri eta gaztarekin estali.
2. Labe beroan sartu eta 2-3 minutuz gainerre.