NAIZ

Bularreko minbiziaren galbahea 48 urtera zabalduko du Osakidetzak

Prebentzioa indartzeko eta detekzio goiztiarrak izateko, Osakidetzak bularreko minbiziaren galbahea bi urte aurreratuko du, 50 urtetik 48 urtera arte. Programa honetan jomuga den biztanleriaren %80k parte hartzen du. 5 urtean, gaixoen %88 tumore mota honi aurre egin eta bizirik ateratzen da.

Bularreko minbiziaren galbahea 48 urtera jaitsi du Osakidetzak.
Bularreko minbiziaren galbahea 48 urtera jaitsi du Osakidetzak. (IREKIA)

Bularreko minbiziaren prebentzioa indartzeko eta detekzio goiztiarrak bermatzeko, Osakidetzak galbahea 48 urtera zabalduko du aurreratzean. Gaur egun 50 urtetik 69 urtera arteko emakumeei egiten zaie proba eta jomuga den biztanleriaren %80k parte hartzen du.

Hala adierazi dute astearte honetan Osakidetzaren Prontoterapia Unitate berriaren lanetara Imanol Pradales lehendakariak eta Alberto Martinez Osasun sailburuak egindako bisitan. Gaineratu dutenez, 5 urtean, gaixoen %88 tumore mota honi aurre egin eta bizirik ateratzen da; ondorioz, emaitza klinikoak hobetu eta gaixoen bizi kalitatea hobetzea lortzen da.

Martinez sailburuaren esanetan, «gure sistema indartsua da, berritzailea eta Europako onkologiaren abangoardian dago; gainera, hurbila, zehatza eta humanoa ere bada». Minbizia prebenitzeko programei buruz honako hau gaineratu du: «Galbahe politikari esker, goiz atzeman dezakegu gaixotasuna eta heldu gazteen artean hilkortasuna jaistea lortu dugu».

Zehazki, minbiziaren galbahe-programak 2,5 milioi behaketa baino gehiago egin ditu 1995etik eta 13.000 milioi inguru tumore atzeman ahal izan dira, kasu guztien %84 tratamendu kontserbadore baten bidez kudeatu daiteke. 2024. urtean, 715 minbizia kasu atzeman dira, gehienak oso goiztiarrak dira eta pronostiko ona dute, bai 50 eta 69 urte arteko emakumeen artean, bai lehen mailako bularreko minbizia duten senitartekoak dituzten 40 eta 49 urteko emakumeen artean.

Gainera, CAR-T terapia erabiltzen da, zeinak gaixoen sistema inmunitarioan bertan zelulak alda baititzakeen, tumore hematologiko jakin batzuei erantzuteko. Terapia hauek, protonterapiarekin eta medikuntza aurreratuarekin batera, euskal osasun sistema publikoa ezagutzaren gailurrean kokatzen dute, eta berrikuntza biomedikoa eta zaintza hurbila uztartzen dituzte.

Imanol Pradales lehendakariak esan duenez, «Euskadiren osasun ikerketaren ildo nagusia onkologiaren inguruan ardazten da, horixe baita hiltzeko arrazoi nagusia. Une honetan onkologian 140 ikerketa egitasmo ditugu. Horietako hamahiru erreferentziazkoak dira nazioartean, eta bost aitzindariak dira».