Amagoia Bilbao

Tomate eta mozzarellaz beteriko barrengorriak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
20 barrengorri. Betegarria: 300 g tomate, 200 g mozzarella fresko, 8 oliba beltz, olioa, gatza, ezkaia.

Zailtasuna                        2               

1. Barrengorriak ondo garbitu eta hankak kendu. Azpil batean jarri eta labe beroan sartu, 180 gradutan, 5 minutuz.
2. Tomatea zuritu, haziak kendu eta zatitu. Gatza, ezkaia eta olio pixka batekin arin erregosi.
3. Barrengorrien hankak txikitu eta olio pixka batekin erregosi.
4. Olibak txikitu. Gazta papurtu. Osagai guztiak nahastu.
5. Barrengorriak aurreko nahasketarekin bete eta labe beroan sartu, 190 gradutan, 10 minutuz.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
20 barrengorri. Betegarria: baratxuri ale bat, 400 g tomate, koilarakada bat azukre, koilarakada bat Modena ozpin, 150 g mozzarella birrindu, olioa, gatza, oreganoa.

Zailtasuna                       2               

1. Barrengorriak ondo garbitu eta hankak kendu. Azpil batean ipini eta labe beroan sartu, 180 gradutan, 5 minutuz. Hankak ez erabili.
2. Txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi.
3. Tomatea zuritu, haziak kendu eta zatitu. Baratxuriari gehitu,, azukrea bota eta erregosi.
4. Ozpina, gatza eta oreganoa gehitu eta erregosi.
5. Barrengorriak tomatearekin bete eta gazta bota.
6. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 10 minutuz.