
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
900 g txerri azpizun, baratxuri ale bat, laranja bat, jengibrea, gatza, olioa.
Saltsa: 200 g mahats, 20 g azukre, 100 ml ardo gozo, 50 ml esne-gain, 50 g Roquefort gazta, 200 ml salda, olioa.
Zailtasuna 2
1. Laranjaren zukua, jengibre pixka bat, txikitutako baratxuria eta gatza bota. Azpizuna xerratan moztu eta gainetik bota. 2 orduz beratzen utzi.
2. Mahatsak zuritu eta erditik moztu. Eltze batean mahatsa, azu-krea eta ardoa 2 minutuz egosi.
3. Salda eta esne-gaina gehitu eta egosi, pixka bat loditu arte.
4. Gazta gehitu eta urtu.
5. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta xerrak erre.
Saltsarekin eta arin erregositako boniatorekin lagundu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
900 g txerri azpizun, koilarakada bat ezti, 100 ml soja saltsa, 3 koilarakada olio, koilarakadatxo bat kurkuma. Saltsa: tipulina bat, 200 g mahats, 300 ml salda, 50 ml ardo gozo, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Soja, eztia, kurkuma eta olioa nahastu. Azpizuna xerratan moztu eta sartu. 2 orduz beratzen utzi.
2. Moztutako tipulina olio pixka batekin erregosi.
3. Mahatsak, ardoa eta salda gehitu eta 10 minutuz egosi. Irabiagailuareki nahasi eta txanotik pasatu.
4. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta xerrak erre.
Saltsarekin eta patatekin lagundu.

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
«Galderetatik abiatzen naiz: egia deserosoa bada ere, hortik kantatu nahi dut»
Arrosatik Idauze-Mendira, 30 urteko ondareari bide eginez

Tolosa vivirá su Carnaval de mil y una formas diferentes
