
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g oilasko izter, 2 oilasko hego, 3 azenario, apio zati bat, 125 g fideo, tipula hautsetan, baratxuri hautsetan, perrexila, ura, gatza.
Zailtasuna 1
1. Eltze batean zerrendatan moztutako azenarioak olio pixka batekin erregosi.
2. Oilasko izterrak eta hegoak sartu eta arin erregosi.
3. Urarekin estali eta apioa osorik sartu. Ordu betez egosi. Behar adina tipula, gatz eta baratxuri bota.
4. Oilaskoa atera, azala eta hezurrak kendu eta haragia papurtu. Apioa atera eta ez erabili. Fideoak sartu eta 4 minutuz egosi. Txikitutako perrexila bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g oilasko izter, tipula bat, 3 baratxuri ale, 400 g azenario, apio zati bat, 125 g fideo, ura, gatza.
Zailtasuna 1
1. Zerrendatan moztutako tipula eta txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
2. Eltze batean oilasko izterrak, zerrendatan moztutako azenarioak eta apioa osorik 2 litro urarekin ordu betez egosi. Apioa atera eta ez erabili. Oilaskoa atera, azala eta hezurrak kendu eta haragia papurtu. Azenarioa saldan utzi.
3. Salda eta tipula sutan jarri. Salda egosten hasten denean, fideoak gehitu eta 4 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
Bi errezetak egositako arrautzarekin lagundu.

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
«Galderetatik abiatzen naiz: egia deserosoa bada ere, hortik kantatu nahi dut»

Tolosa vivirá su Carnaval de mil y una formas diferentes
Arrosatik Idauze-Mendira, 30 urteko ondareari bide eginez
