
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g babarrun zuri, tipula erdia, 2 baratxuri ale, piper gorri laurdena, piper berde erdia, tomate bat, 300 g otarrainxka, koilarakada txiki bat piper gozo, olioa, gatza.
Zailtasuna 1
1. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri. Biharramunean xukatu.
2. Otarrainxkak zuritu eta buruak kendu. Buruak olio pixka batekin arin erregosi. 1,5 litro urarekin busti eta 15 minutuz egosi. Xukatu.
3. Eltze batean babarrunak, gatza eta salda hotza jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, ordu betez.
4. Txikitutako barazkiak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan. Piper gozoa bota eta eragin. Babarrunei gehitu eta beste ordu betez egosi.
5. Otarrainxkak sartu eta minutu batez egosi. Behar adina gatz bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g babarrun zuri, tipula laurdena, 3 baratxuri ale, azenario bat, 100 g boniato, 400 g otarrainxka, perrexila, olioa, gatza.
Zailtasuna 1
1. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri. Otarrainxken buruekin 1,5 litro salda egin.
2. Biharramunean babarrunak, gatza, txikitutako barazkiak eta salda hotza eltze batean jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, bi orduz.
3. Zartagin batean otarrainxkak olio pixka batekin arin erregosi. Babarrunei gehitu.

El restaurante Arzak denuncia la suplantación de su marca para estafas en reservas online

Osakidetza ofrece operarse en la privada a quienes lleven más de 180 días en la lista de espera

¿Sabes dónde vas a ver el eclipse total de Sol? Hoy es el día para elegir el mejor lugar

Pompeya reconstruye con inteligencia artificial la huida de una víctima del Vesubio
