APR. 28 2025 - 05:37h Ilar kremak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat500 g ilar, 2 patata, porru bat, baratxuri ale bat, 100 g arbi, 2 orburu, 700 ml salda, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Zerrendatan moztutako porrua, baratxuria eta arbia olio pixka batekin erregosi.2. Patatak zuritu eta kraskatu. Barazkiei gehitu eta eragin.3. Saldarekin busti eta 10 minutuz egosi.4. Ilarrak gehitu eta beste 5 minutuz egosi.5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Gatza bota.6. Orburuak garbitu eta zerrendatan moztu. Olio ugariarekin frijitu eta paper baten gainera atera.Krema lau ontzitan banatu eta orburuarekin apaindu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat500 g ilar, tipula erdia, porru erdia, 100 g kuiatxo, 200 g patata, 700 ml salda, 4 koilarakada esne-gain, gatza. Pistatxoak. Zailtasuna 2 1. Zerrendatan moztutako porrua, tipula eta kuiatxoa olio pixka batekin erregosi.2. Patatak zuritu eta kraskatu. Barazkiei patata gehitu eta eragin.3. Saldarekin busti eta 10 minutuz egosi.4. Ilarrak gehitu eta beste 5 minutuz egosi.5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.Krema lau ontzitan banatu eta gainetik txikitutako pistatxoak bota.