estanpak

Bizitza gezur handi bat da

Urtarrilaren azken egunetan iritsi ziren inauteriak Iturenera eta denborak bere denbora hartu zuen. Nagi agertu ziren ordulariaren orratzak, «gaur ez dago ordurik, gaur ez dago minuturik, gaur ez dago segundorik. Gaur, ez da gaur» esanez agurtu baitzituen herritarrak eta bertaratutako lagunak. Izan ere, inauteri egunez satirak eta ironiak lekua hartzen dute herriko kaleetan, proposamenik zirikatzaileenak, eroenak eta zentzu gaiztoenekoenak jendaurrera eramanez. Behingoagatik, gaur existitzen ez den egun bakar batez bada ere, bizitza gezur handi bat dela ospatzeko nahikoa aitzakia zuhur mahaigaineratuz.