Juan Luis Mugertza
ARGAZKI ERREPORTAJEA

Gailurretako hezurjale bizarduna

Ugatza, «Gypaetus barbatus», hegazti harraparia da, eta nekrofagoa, baina, gainontzeko hegazti sarraskijaleak ez bezala, hezurrak jaten dituen bakarra da munduan. Jan beharreko hezurra handia bada, atzaparretan heldu, eta hegan egiten du, gero harkaitzen kontra bota eta txikitzeko.

(Juan Luis Mugertza)

Harrapari asko hegan doazela bereiztea oso zaila baldin bada ere, ugatzaren kasua nahikoa erraza da. Izan ere, tamainari, hego luze zorrotzei eta erronbo itxurako isatsari erreparatuz gero, aise identifika daiteke. Mendi garaietan, erlaitzetan eta haitzetan bizi da, eta ugalketa sasoian bertan egiten ditu habiak. Monogamoak dira, hots, bikote bakarra dute, eta oso guraso onak dira. Denbora luzea pasatzen dute txitak hazten: urtebete eta bi urteko tartea hartzen dute horretarako. Bikote bakoitzak 2-6 habia izan ohi ditu bere lurraldean, eta urtero ematen diote erabilera haietako bati. Araldia azaroan hasten da eta abendura arte dirau, eta errunaldiak abendu eta otsail bitartean gauzatzen dira. Gero, bai arrak bai emeak, 54-58 egunez errun egiten dute. Txita bakarrak egiten du aurrera, lehenago jaiotakoak bestea akabatu egiten baitu. Udazkenean, gazteak emantzipatuko dira eta aurrera egiteko gorabeherak izango dituzte. Bizitza luzeko espeziea da. Aske dagoelarik, 20-25 urte inguru bizi daiteke, eta gatibutasunean, 40 urte. Lumadia aldatu egiten da adinarekin batera, eta horren arabera lau garai bereizten dira: gazteak, heldugabeak, azpi-helduak eta helduak. Gaztetan, burua eta lepoa beltzak dira eta gorputza nahikoa iluna, baina argitzen joaten dira, 6-7 urte betetzen dituztenean helduaren kolore zurixka izan arte. Alabaina, zuria izan beharrean, ugatz heldu askoren buruak, lepoak eta paparrak kolore laranja hartu ohi dute, ugatzek burdinan aberatsak diren ur eta lokatzetan bainua hartzeko duten ohituragatik. Dirudienez, begiaren gorritasuna gehiago antzematen da urduri edota oldarkor daudenean.

Ugatz desberdinen argazki ikusgarriak, bai hegaldi betean eta baita lurrean ere. 80ko hamarkadaren hasieran 20-30 ugatz baino ez zeuden Pirinioetan eta galtzeko arriskuan egon zen. Gaur egun bestelakoa da bere egoera. Juan Luis Mugertza

Juan Luis Mugertza

Juan Luis Mugertza
Juan Luis Mugertza
Juan Luis Mugertza
Ugatzen lumajea ikusgarria da eta kolore desberdinak hartzen ditu adinaren arabera. Euskal Herrian, Iparraldeko eta Nafarroa Garaiko ekialdean baino ez da umatzen, baina gurean ere pozteko moduko berririk badugu eta Aralar mendilerroko kasua esanguratsua da: ugatz gazte bat hegan egiten ikusi zuten 2024an Nafarroako mendebaldean. Juan Luis Mugertza
Juan Luis Mugertza
Juan Luis Mugertza
Juan Luis Mugertza