Igandekaria, Zazpika
MUNDUARI BEGIRADA

Landareei hitz egin behar zaie

Ilan Neale (lerroon ondoan, 24 kiloko aza garraiatzen) eta Peter Glazebrook (azpian, 52,2 kiloko kalabazinarekin harro-harro) britainiar erretirodunen baratzeek nolako itxura xelebrea izango dute? Eta barazki hauekin (irudiko porruak 6,5 kilotik gorakoak dira) zenbat jende aseko genuke munduan? Baina, hain handiak izanik, barazki hauek gozoak izango al dira? Galdera zozo hauek otu zaizkigu irailean, urtero legez, Yorkshiren (Ingalaterran) izan den Harrogate Flower Show-eko Barazki Erraldoien Lehiaketako irudiak iritsi zaizkigunean. Nealek sari dezente irabazi zituen arren, Glazebrook da ibilbide luzeena duena, urtero sari nagusiak irabazten baititu. Aurten, leka luzeena (33,8 hazbetekoa) eta azenario handiena (4,8 kilokoa) bere ortutik atera dira. Eta sekretua?: «Landareei hitz egiten diet».