joseba Eizagirre
MOTOR

Seat 600 kuttunak 60 urte bete ditu

Pasa den ekainean 60 urte bete zituen Seat 600 autoak, lehenbizikoa 1957ko ekainaren 8an atera baitzen Bartzelonako fabrikatik. Denbora gutxi behar izan zuen estatu espainol osoan zabaltzeko, mantentze erraza zuelako, mekanikoki gogorra zelako eta, batez ere, prezio ona zuelako. Tamaina txikikoa izan arren (3,30 metroko luzera eta 600 kiloko pisua), familia osoa garraiatzeko erabilia izan zen.

Ia 800.000 auto saldu ziren 1973ko abuztuaren 3an fabrikazioa bertan behera geratu zen arte. Hala eta guztiz ere, beste hamabost urtean eguneroko auto bezala erabiltzen jarraitu zuten bere jabeek.

Beraz, 30 urte inguru iraun zuen gure artean eta arrazoi horregatik asko dira modelo hau gordetzen duten zaleak. Hauen artean dugu Josu Vazquez usurbildarra, familiako autoa gordetzen jarraitzen duena.

Nola iritsi zen auto hau zure eskuetara? Nire amaren autoa zen. 1972an matrikulatutako Seat 600 E modeloa da eta 1980an erosi zuen Lasartera lanera joateko. Hamar urtean egunero erabili zuen. Ondoren, motorra izorratu zitzaion eta nire aitonak zuen beste 600 zahar batena jarri zioten. Orduan, amak beste auto bat erosi zuen eta hau berriro aitonaren eskuetara itzuli zen. Azkenean, handik urte pare batera edo, nik 17 urte nituenean, aitonak oparitu egin zidan.

Eta erabiltzen hasi zinen? Bai, noski. Oraindik gogoan daukat aitonak eman zidan eguna. Auto hau garai hartan gorria zen eta oso ezaguna zen herrian, beti elizaren ondoan egoten zelako aparkatuta. Bertara joan eta, giltzak eman zizkidanean, hartu eta etxera eraman nuen herrian buelta batzuk eman eta gero. 18 urte egin nituenean, karneta atera eta egunero hasi nintzen erabiltzen Lasartera ikastera joateko.

Berrikuntzarik egin al diozu? Bai. Orain dela hogei urte pasatxo Ibaeta auzoan izan ziren uholdeek guztiz urpean utzi zuten autoa. Hori gertatu eta gero, dena askatu nuen etxean eta elementu mekaniko guztiak aldatu nizkion: motorra, suspentsioa, frenoak, kable elektrikoak... Bitartean, karrozeria konpontzera eraman nuen eta gero dena muntatu nuen berriro. Falta zitzaizkidan piezak Madrileko Retromovil azokara joanda lortu nituen.

Hala ere, kanpotik hainbat aldaketa egin dizkiozula ikusten da. Bai, Abarth preparazioa dauka, baina karrozeriaren elementuetan bakarrik: logoa, apaingarriak, argiak, ispiluak, gerrikoak eta bolantea. Motorra, ordea, jatorrizkoarekin jarraitzen du, 24 zaldikoarekin, eta eskapeko kolektorea eta aire-filtroa besterik ez dizkiot aldatu. Frenoak berriak jarri nizkion, baina jatorrizkoak bezalakoak, eta gurpilak ere aldatu dizkiot: Volkswagen taldeko Targa modelokoak dira.

Zer moduz dabil autoa? Egia al da asko berotzen zela? Bai, hala da. Hozteko sistema nahiko xelebrea dauka. Erradiadorea atzean darama, motorraren alde batera, eta haizea motorreko tapako zirrikituetatik sartzen da, gero azpitik ateratzeko. Modu horretan, zaila da motorra ondo hoztea eta, horregatik, bero handia egiten duenean, kontuz ibili behar da aldapa handietan. Hala ere, ezagutzen dut jendea oraindik bidaia luzeak egiten dituena auto honekin.

Zer erabilera ematen diozu? Hilean behin gutxienez ibiltzen saiatzen naiz. Beste auto klasiko bat ere badut, VW Golf GTI bat, baita moto batzuk ere, eta guztiak mugitzen saiatzen naiz.

Nola lortzen dituzu ordezko piezak? Nahiko erraza da, pieza berriak egiten dituztelako. Esan daiteke Seat 600 autoaren kasuan gaur egun errekanbio guztiak daudela.

El primer utilitario de muchas familias

El Seat 600 fue un modelo que se convirtió en el primer utilitario para muchas familias de clase media del Estado español. Fabricado en la Zona Franca de Barcelona bajo licencia Fiat, su bajo coste, fácil mantenimiento y fortaleza mecánica lo convirtieron rápidamente en todo un éxito y su producción pasó de 40 coches diarios a principios de 1958 a 240 a finales de 1964.

Entre los años 1957 y 1973, periodo en el que se comercializó, se vendieron un total de 794.406 unidades. Su precio en 1957 era de 65.000 pesetas, equivalentes en la actualidad a 390 euros, aunque en aquellos años esa cantidad equivalía a 3,5 años del salario medio.

Se trata de un coche que mantenía el esquema mecánico habitual de la época, conocido como «todo atrás» (motor y tracción), aunque incorporando innovaciones como la carrocería monocasco, el sistema de suspensión independiente, los amortiguadores hidráulicos telescópicos o los frenos de tambor en las cuatro ruedas.

Inicialmente, el Seat 600 montaba un propulsor de cuatro cilindros y 633 centímetros cúbicos que rendía 21 caballos de potencia, y que se mantuvo en producción durante seis años, para pasar posteriormente a las versiones D, E y L Especial con 767 cc, subiendo su potencia a 24 CV y finalmente a 28 CV.

En todos los casos la carrocería permaneció prácticamente invariable, al margen del cambio de orientación en la apertura de las puertas a partir de 1970. También hubo una versión de cuatro puertas (Seat 800).

Para conmemorar el 60 aniversario, Seat está llevando a cabo este año varios homenajes que culminarán el 9 de setiembre en Montmeló, donde está previsto concentrar 600 unidades del modelo y lograr así un récord Guinness.