#NIBIZINAIZNI LEHIAKETA

Mendia eta adiskidetasuna

Idoia Ruiz de Apodacak eta Oihana Valverdek Interraila egin zuten iaz. «Gure ideia ez zen Europako hiri ospetsuenak presaka bisitatzea, herriak ondo ezagutzea baizik», diote. Hala, Suitzan, Austrian, Eslovenian eta Italian izan ziren. Suitzako paraje eta mendiek liluraturik utzi zituzten eta Trift Brigdeko paraje eta glaziarrak ez dituzte erraz ahaztuko. Lehen argazkian Pilatos mendiaren puntan ageri dira. Funikularrean igo ziren, baina mendia esfortzurik gabe ez dela berdin gozatzen pentsatu eta azken tartean jaitsi eta berriz igo zutela kontatu digute.