Avironek azkeneko hiru minutuak izan ditu soberan
Jokalari zuri-urdinek norgehiagoka oso ona egin dute, baina puntu bat bakarrik lortu dute.

ST TOULOSAIN 20
AVIRON 17
Avironek atzean lortutako puntuarekin konformatu behar izan zuen, baina garaipena ere eskuetan izan zuen, izan ere, etxeko taldeak partida amaitzeko hiru minutu falta zirela lortu zuen gauzatutako entsegua, eta hortxe joan ziren irabazteko izan zituen aukera guztiak.
Ordura arte Avironek etxetik kanpo egin duen partidarik onenetakoa egin zuen. Markagailuan ere minuturik gehienetan nagusi izan zen, eta argi eta garbi utzi zuen edozeini irabazteko gai dela. Baina Top 14ko talderik handienetako baten zelaian, azkeneko hiru minutuak izan zituen soberan, eta, lau puntu batzeko aukera izatetik, bakar batekin konformatu behar izan zuen; hala, egoera larrian jarraituko du Baionako taldeak. Mailari eusteko lan asko egin beharrean izango da orain Noriegak zuzentzen duen taldea.
Partida oker hasi zen, etxeko taldeak azkar lortu baitzuen gauzatutako aurreneko entsegua, baina horrek ez zuen kikildu talde zuri-urdina, eta atsedenera markagailuan aurretik zela joan zen. Bigarren zatian etxeko taldeak eraman zuen partidaren ardura, baina Aviron oso ongi aritu zen atzean, etxekoen erasoei eutsiz, eta Jean Dauguerretik kanpo denboraldiko lehen garaipena lortzetik oso gertu ere egon zen.
Azkenean, baina, norgehiagoka amaitzeko hiru minutu falta zirela, Tolosako jokalariek entsegua lortu zuten, eta horrekin batera osteko jaurtiketa ere gauzatu zuten. Hiru puntu aurretik ziren etxekoak, eta Avironek entsegu bat behar zuen partidari buelta emateko. Saiatu zen, baina ia denborarik ez zegoen, eta puntu bakar batekin konformatu behar izan zuen Lapurdiko hiriburuko taldeak.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo

«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»

Trump pretende sumirnos en las tinieblas: sentir en la isla
