Osasuna eta kirola uztartuko dituzte OEEren 25. Osasun Biltzarrean
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) apirilaren 17 eta 18an egingo du Osasun Biltzarra Gasteizen. Kirol eta jarduera fisikora aplikatutako osasunari buruzko hitzaldiak eta tailerrak izango dira, gai honen inguruan duten jakintza partekatzeko.

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) Gasteizen egingo du Osasun Biltzarraren 25. edizioa. Apirilaren 17 eta 18an izango da Gasteizko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatean (EHU). Bi egunetan zehar, batik bat osasun arloan jarduera fisikoa nola txertatu aztertuko dute, adituek prestatutako hainbat hitzaldi, ahozko komunikazio, poster eta tailerren bidez.
Antolatzaileen esanetan, osasun programetan jarduera fisikoaren garrantzia aitortu bai baina ez dago behar bezala jasota eta landuta. Biltzar honetan egun garatzen ari diren ildoak jorratuko dituzte. Esaterako, lehenengo mahai-inguruan osasuna jarduera fisikoaren bidez lantzeko programak azalduko dituzte. «Getxoko udalerrian, adibidez, medikuek jarduera fisikoa preskribatzen dute», azaldu zuten arduradunek ohar baten bidez.
Bigarren txandan talde berezietan egiten den jarduera fisikoa aztertuko dute, pazienteek dituzten gaixotasun eta beharren arabera sailkatuz. Egindako azterketek diotenaren arabera, ariketa fisikoa errehabilitazioan kontuan hartzeko osagaia da.
Hirugarren saioan osasun eta kirol arloetako profesionalek egin dezaketenari buruz hitz egingo dute; alegia, ariketa fisikoa gomendatzearekin batera elikadura pauta zehatz eta egokiak ere ezarri behar dituzte. Laugarren hitzaldi sortan errendimenduko kirolean osasuna zertan datzan aztertuko da.
Amaierako ekitaldia
Osasuna berreskuratzeko jarduera fisikoak gaur egun osasun-zerbitzuetan duen presentzia ere aztertuko dute. Hitzaldiez gain, lau tailer praktiko ere eskainiko dituzte horretarako. Gainera, Biltzarrean osasun argitalpenak bultzatzen dituen Agote saria banatuko dute, eta amaieran Irati Anda bertsolari eta eskalatzaileak ikuskizuna eskainiko du. Biltzarrean parte hartzeko ezinbestekoa da www.oeegunea.eus webgunean izena ematea. Jardunaldiak 9.00etan hasiko dira ostiralean eta iluntzera arte iraungo dute. Bigarren egunean goizez soilik izango dira hitzaldiak.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo

«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»
