Etxebizitza eskubidearen alde, 24 orduko kanpaldia Gasteizko Udalaren aurrean

Hainbat kolektibok 24 orduko kanpaldia hasi zuten atzo Gasteizko udaletxearen aurrean, etxebizitza eskubidea aldarrikatuz. Ertzaintza gerturatu zen arren, kanpaldiak aurrera jarraitu zuen, gaur goizera arte egoteko asmoz.
Kanpaldiaren bidez, Gasteizko Udalaren eta Ensanche XXI enpresaren «etxebizitza politika salatu eta etxe hutsen erabilera bultzatu» nahi izan du talde ugarik. Errekaleor Bizirik, Gasteizko gaztetxea, Elkartzen, Arkillos eta Gazteon Etxebizitza Asanblada dira ekimena antolatu dutenak.
Udalaren etxeak, hutsik
Jakinarazi zutenez, 11.00etan ekin zioten kanpaldiari, eta gaurko ordu berdinean amaitutzat ematea espero zuten. Hasi eta berehala, Ertzaintza hurbildu zitzaien, baina kanpaldiak aurrera jarraitu zuen.
Modu honetan, Gasteizko Udalak bere jabegoan dituen 500 etxebizitzetatik gehienak hutsik daudela salatu zuten, honek etxebizitza eskubidea «urratzen» duela nabarmenduz. Era berean, gogora ekarri zuten «gero eta gehiago» direla hutsik dauden etxebizitzak.
«8.000tik gora dira gure hirian dauden etxe hutsak. Etxebizitza eskariari begiratzen badiogu, nahikoa izango litzateke hutsik dauden etxebizitzei erabilera egokia ematea hirian dagoen etxebizitza beharrari aurre egiteko», ohartarazi zuten. Aldiz, agintariek «masiboki eraikitzen eta espekulazio bidezko politikekin» segitzen dutela adierazi zuten.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
