Nova Atresmediak bere irudia berritu du

Duela hamar urte estreinatu zen emakumeentzako Nova Atresmedia kanal tematikoak bere irudia eta programazioa eguneratu ditu, «Ponte nova» kanpaina abian jarriz. Kateak «etxeko gaiei» garrantzi handiagoa emango die. Bilboko Bainet ekoiztetxeak produzitutako “Mi casa como nueva” eta “Hoy cocinas tú” gehitu dituzte programazioan, eta antzeko gaiak jorratzen dituzten atzerriko ekoizpenak ere ekarri dituzte, “Renovación por sorpresa” eta “Primos al rescate”, besteak beste.