Aitzol Gogorza presoaren egoera azalduko dute Legebiltzarrean
Errenteriako Udaleko ordezkaritza batek, alkatea buru, agerraldia egingo du astelehenean Gasteizko Legebiltzarrean, Aitzol Gogorza presoaren egoera azaltzeko. Haren medikua eta Julen Mendoza alkatea mintzatuko dira.
Joan den urriaren 28an, “Denborak ez du etenik, Aitzol askatu” plataformaren mozioa onartu zuen Udalbatzak, eta mozio horretan dauka oinarria agerraldiak. Bertan, presoaren egoeraren gaineko bere ardura agertzeko eta jarraipen zuzena egiteko erakundeekin harremanetan jartzeko eskatzen dio plataformak Udalari.
Obsesio-konpultsio nahasmena du Gogorzak, buruko gaixotasuna, eta laguntza psikiatriko espezializatua behar du. Osasun txosten batek bere egoera larria jasotzen du. Gogorza 1999an atxilotu zuten Estatu frantsesean, eta Soto del Real espetxetik pasatu ostean, 2012tik Basauriko kartzelan dago.
Merodioren eskulturak
Agerraldiaren egun berean, astelehenean, Zigor Merodio eskultore presoaren eskultura erakusketa aurkeztuko dute Gasteizen. Hitzordua eguerdian da, Sare-ren egoitzan (Zaldiaran plaza 8, behea).
Bertan parte hartuko dute, Hala Bazan ekimenaren izenean, Haizea Pastor argazkilariak eta Juan Ibarrondo idazleak.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
