Euskarazko izena ez da ofiziala eremu mistoko udalerri guztietan
Barañain, Etxarri, Ezkabarte, Goñerri, Lezaun, Lizoainibar-Arriasgoiti, Olaibar, Txulapain, Zizur zendea eta Ollaran dira eremu mistoan euskarazko izena ofizial bihurtu ez duten udalerriak.
Ollarango Udalak izena aldatzeko prozedurari ekin zion, Valle de Ollo-Ollaran izateko. Izen bakarra, bikoitza. Oraindik ez da ofiziala, ordea.
Gainerakoei Administrazioan Euskaraz Taldeak eskatu zien euskarazko izena ofizial egiteko prozedurari hasiera emateko. Lehenengo pausoa Nafarroako Gobernuari eskaera hori egitea da, berak ofizialki onar dezan.
Olaibarko eta Ezkabarteko Udalek ez zuten onartu eskaera.
Barañaingo Udalak, ordea, bai. Bidean dago euskarazko izena ofizial egitea.
Etxarri, Goñerri, Lezaun, Lizoainibar-Arriasgoiti, Txulapain eta Zizur zendeako udalek ez zioten eskaerari erantzun.
Gure taldeak uste du euskarazko izenak finkatzea garrantzitsua dela eta horretarako izenak ofizial egitea beharrezkoa da. Gainera, hortik aurrera ikusgarritasuna irabazten dute.
Oraingo agintariek ez diote garrantzirik eman horri. Espero dezagun hauteskundeen ondoren agintari berriek jarrera hori aldatzea.

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian
