ZAZPI KALE SARIA JASO DU BILBOKO KAFE ANTZOKIAK, HOGEIGARREN URTEURRENEAN

Kafe Antzokiak Zazpi Kale Saria jaso du bere hogeigarren urteurrenean. 1995eko abenduaren 15ean ireki zituen ateak, euskaldun zahar, euskaldun berri eta ikasleei topagune fisiko bat eskaintzeko asmoz. Autofinantzaketaren bidetik bideragarri bihurtu den proiektu bat da. Egun, Kafe Antzokiaren inguruan euskara bultzatzeko hamaika jarduera garatzen da. Mikel Urbeltzek jaso zuen atzo saria.Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS