«Urte askoan borrokatu dutenengatik pozten naiz»
Bigarren saiakeran, Jon Alkortak Lehen Mailara gidatu du Oiartzun. «Pozik, zoriontsu» dago entrenatzailea, batez ere «urte askoan borrokatu dutenengatik».
Itxaronaldia luzea izan da askorentzat.
Bai, ni ezin naiz kexatu. Emaitzak alde batera utzita ere, sekulako esperientzia izan da bi urte hauetakoa, horrelako talde batekin lan egitea oso erakargarria izan baita. Eta igoera lortuz gero... zer esan. Baina egia da batez ere klubarengatik pozten naizela, 21 urte baitaramatza Lehen Mailatik kanpo. Eta hainbat urtez borrokatzen aritu diren jokalariengatik, badaude-eta neskak hamaika urte daramatzatela hemen jo eta ke. Imajinatu zer-nolako unea bizitzen ari diren.
Ibilaldi luze baten zein denboraldi ikusgarri baten emaitza izan da.
Sekulakoa izan da: taldeak ez zuen Ligan partida bakar bat ere galdu, lau bakarrik berdindu zituen... Eta, emaitzekin batera, sentsazioak, lana, giroa... Ezinezkoa da eragozpen bakar bat topatzea.
Igoerako kanporaketa ere, gaizki hasi arren, ildo beretik joan da.
Horrela da. Erabaki egokia hartu genuela uste dut, bulegoko lanetik deskonektatzea erabaki genuenean, kirol arlo hutsean kontzentratzeko. Eta oso garrantzitsua izan zen ere Madrilen izandako lehen porrot horren ondorengo erreakzioa. Taldeak burumakur egin zuen itzulerako bidaia, baina hurrengo egunean bertan hasi ginen elkar animatzen, gai ginela konbentzitzen, lanean buru-belarri... Eta horra hor emaitza. Azpimarratzekoa da talde honek egoera latzei buelta emateko duen ahalmena.
Disfrutatzeko unea heldu da. Posible izango da? Baita zuretzat ere?
Baietz espero dut, kasu bietan. Kirol arloan kontzentratu gara, baina, dakidanez, baikorrak izan gaitezke. Eta bai, hemen jarraitzea espero dut.A.U.L.

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa
