Berrobi faborito dela jokatuko da Gipuzkoako Ligako bigarren norgehiagoka
Gipuzkoako taldekako giza-proba ligako bigarren jardunaldia jokatuko da bihar Errezilgo plazan, 18.00etan. Lau talde ari dira aurten lehiaketan parte hartzen, eta laurak han izango dira lanean. Itziarko Andutz, Mendaroko Tope Natxiok, Debako Tarinak, eta Berrobi izango dira lanean arituko direnak.
Aurreneko jardunaldia Berrobik irabazi zuen, eta bigarrengoan ere gauza bera egingo balu, pauso handia emango luke, lau jardunaldi izango baititu aurtengo ligak. Biharkoa irabazteko faborito, behintzat, aterako da.
Talde bakoitzak zortzi kirolari eraman ahal izango ditu, eta 660 kilotan sartuta joan beharko dute. Lanerako, berriz, hogei minutuko txanda izango dute. Tarte horretan metrorik, edo plazarik gehien egiten duen taldeak irabaziko du. Harriek, berriz, 900 eta 1.000 kilo artekoak izan beharra daukate.
Kirol honek gorakada handia izan du azken urte hauetan, baina badirudi gorako joera hori apur bat eten egin dela, aurten ez baitira iaz bezainbeste talde ari lanean.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
