Txapelketak
Txapel ugari banatuko dira Iruñean
Datorren astean Iruñea jaietan izango da, eta egunero, uztailaren 8an hasi eta 14ra arte herri kirol jaialdiak izango dira, 12.00etan, Foruen plazan, eta tartean herrialdeko txapelketa ugari erabakiko dira. Abuztuan beste hainbeste gertatuko da Gasteizen Arabakoekin.
Atzo ezagutarazi zuten egitaraua, eta indartsu abiatuko da, 8an jokatuko baitira Nafarroako maila nagusiko mutilen eta nesken trontzako finalak.
Beste txapelketa esanguratsuei begiratuta, uztailaren 10ean bigarren mailako aizkolarien kanporaketa jokatuko da; 11n, harri-jasotze txapelketa; 12an, binakako aizkolarien finala; eta 13an, hirugarren mailako aizkolarien kanporaketa.

Topics of the day
67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Topics of the day
Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Topics of the day
Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

Topics of the day
A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

Topics of the day