Euskal kantak, jendea ezagutzeko aitzakia ona

San Jose plaza “Sanferminak kantari” ekitaldiaren agertokia izan zen atzo berriz ere. Ehunka pertsona gerturatu ziren bertara eta hortik abiatuta Alde Zaharreko kaleak euskal doinuez bete zituzten.
Tradizioa bihurtu da jada topaketa hau, eta jendetza biltzen du urtero. Orreaga Fundazioak bultzatuta, Euskal Herriko zein kanpoko kantu taldeak etortzen dira urtero egun hau ospatzera. Goizeko hamabiak aldera, Mercaderes kaletik abiatu, eta kantuzaleek abesti herrikoiekin gozatzeko aukera izaten zuten. “Txoriak txori”, “Lepoan hartu”, “Itsasontzi baten” eta gisako euskal kanta ugarik berotu zuten giroa.
Kantu saioa amaitutakoan, bazkari jendetsua egin zuten, elkar ezagutzeko eta harremanak sendotzeko aukera ederra. Euskara indartzeko egiten den herri-ekimen honetara bertaratutakoak gustora oso gelditu ziren.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
