GUARDETXEA HAZTEN ARI DA PIRATEN EREMU GISA

Arrakastatsuak izaten ari dira Urgulleko Guardetxean Donostiako Piratek Aste Nagusiaren baitan antolaturiko ekimenak. Txoko txiki eta xumea da, baina oso goxoa (irudian, ostegun gaueko emanaldia). Gaur Atodomadre & Friends izango dira Guardetxean. Flamenkan, berriz, Su Ta Gar taldearen kontzertua izango da 23.59etik aurrera jaiei agur esateko.

Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS