Haurren gurutzada
Kondairak dio 1212. urtean 30.000 haurrek Europa zeharkatu zutela Mediterraneora heldu eta Jerusalemera joateko asmoz. Marseillara heldu zirenean milaka batzuk baino ez ziren gelditzen, bidean beste milaka gosez hil ondoren. Gelditzen zirenak zazpi itsasontzitan sartu eta itsasoratu ziren. Bik, Sardinia inguruan hondoa jo zuten. Gainontzekoak Alexandriara heldu ziren eta haurrak esklabo gisa saldu zituzten. Hamelingo Txirulariaren ipuinaren sorkuntzari buruz historialariek diote nonbait urte berean milaka gazte eta helduen migrazio izan zela Alemaniatik Europan barrena. Txiroen ibilaldia, gosetuena, leku hobeago baten bila euren lur pobretuetatik haratago. Errealitatea ez da hain jainkotiarra. Historia istorio bilakatzean zenbat ez ote da ezkutatzen?
Egun milaka lagun dabil bizimodu hobeagoaren bila, gerratik eta gosetik ihes. Ez dago zeharkatu ezineko mugarik, bizitza bera ez bada. Zein izango da mende batzuen ostean kontatuko den istorioa? Bernarrd-Henry Levy filosofoa hasi da osatzen. Bere hitzetan migratzaile hauek «askatasunaren kandidatoak dira, gure lurralde desiratuarekin maiteminduak, bere jendarte ereduarekin, bere baloreekin, ‘Europa, Europa’ oihukatzen dutenak». Hasi dira Hamelingo Txirulariaren ipuin berria osatzen. Horren aurrean zein ipuin kontatuko dugu guk?

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

«Usaban a Dios para someter a las internas, para meternos miedo»

La RDC registra el peor desastre minero del mundo en 60 años

Un vídeo prueba el disparo directo a Iker Arana, que perdió un testículo
