KLIK

Monika Del Valle, Moskotarrak-ek sarituta

Bilboko Aste Nagusian egindako ekimen sorta saritzen du urtero Moskotarrak konpartsak, eta aurten Argazki Press agentziako Monika del Vallek –irudian– saria jaso du. Jaietako sena hoberen jasotzen duen argazki publikatua saritzen duen Aste Foto arloan accesita lortu du –irudian– eta aitorpena ekarri dion lana ‘‘Berria’’ egunkarian argitaratua izan zen, goiko argazkian mahaian itsatsita dagoen Zaparrada haur konpartsako kidearena. Argazkia: Aritz LOIOLA| ARGAZKI PRESS