Errusiarren birtuosismoa
Azkaingo eliza bete-beterik zegoen. Fama handiko musikariak dira Borodine laukoteko kideak. Moskuko kontserbatorioan ikasiak, 1945an, Rostropovitx bera fundatzaileetariko izan zuen taldearen jarraitzaileak dira. Euren errepertorioan errusiar konpositoreen presentzia nabarmena da: Borodine, Txostakovitx eta Txaikovski dira gehien interpretatzen direnak.
Hala ere, Laukoteko azken belaunaldikoek Beethoven, Haydn, Mozart, Brahms eta Schubert bezalakoak ere errepertorioan dauzkate. Igandeko kontzertua, adibidez, Beethovenen serie bateko laugarren kuartetoarekin hasi zuten. Autorea gaztea zela landutakoa da. Lau mugimendu ditu, eta indartsu hasten da. Beethoven puru-purua, beraz. Bigarrena graziaz betetako serenata da. Hirugarrena, dramatikoa. Eta azkena, biolinaren eta biolontxeloaren luzimendurako aproposa. Luzitu ere luzitu ziren beste bi kideekin bat eginaz.
Pausaren ondoren Txaikovskiren “Children’s Album” op.39 interpretatu ziguten. Hogeita lau pieza txikiz osatua dago obra bitxi hau. Instrumentuen posibilitate eta arte guztiak erakusgai daude. Musikariak bere arte osoa erakusteko egina da. Autoreak pianoarentzat egin bazuen ere, lehen Borodine Laukoteko kideetariko zen Dubinskyk laukoterako egokitu zuen. Amaitzeko, Txaikovskiren lehen Quatourra interpretatu ziguten. Moderato triste batekin hasiz «cavalcada» sinkopatuz ebakia da. Andante cantabilez autorearen sentimendu sakonaz erakutsiz gero, emozioa ere sortzera ailegatzen da, denbora ia geldituz. Hirugarren mugimenduan scherzo bizi eta dantzariak bihotz baten taupadak balira bezala eragiten du. Azken mugimendua osoa lirikoa da batez ere. Musikariek ezin hobeto interpretatu ziguten. Jendea pozik joan zen etxera.
* Besterik adierazi izan bada ere (Gara, 2015-9-6), Maite Idirin izan zen Euskal Kostaldeko Musikaldian lehen kontzertuaren kritikaren egilea.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
