Atzo Txantxiku... eta gaur tirolina erraldoia Oñatin
San Migel egunaz gain, Gaztetxoen Eguna ere bada gaur Oñatin. Horren erakusgarri, 12 urtetik gorakoentzako irekiko duten abentura parkea, ohe elastikoekin, oreka jokoekin… eta kanpandorretik txosnagunera iritsiko den tirolina handiarekin. Ea nor ausartzen den ibiltzen…

Patroiaren eguna lasaienetakoa izan ohi da herrietako jaietan. Biharamunak motelduta, gazteek sarri atseden hartzeko aprobetxatzen dute helduak mezan edo musika bandaren kontzertuan dauden bitartean. Egun honetan ere gazteak kalean ikusi nahi dituztelako, eurentzako ekintza erakargarriak antolatu dituzte Oñatin ospakizuna jende gehiagorengana zabaltzeko asmoz. Hedatzeko gogo horri segituz, plazako agertoki nagusiaz gain bigarren bat ere jarri dute Atzeko Kalean eta bertan joko dute Los Galerna taldekoek.
Jon Lopez Gazteria teknikariak jakinarazi duenez, hirugarren urtea da Gaztetxoen Eguna antolatzen dutena, eta aurten kalitate aldetik puntu bat irabazi dutela uste du. Urtez urte elkarlana handitzen joan da eta hezitzaileek egin duten lana nabarmendu nahi izan du.
Gaztelekuko hezitzaileak, bertakotze programakoak (haur eta gazte etorkinak integratzen laguntzen duena) eta kale hezitzaileak ibili dira elkarrekin dena prestatzen. Gazteekin ere hainbat bilera egin dituzte.
12 eta 18 urte arteko gaztetxoei zuzendutako abentura parke bat muntatuko dute txosnagunean. 11.00etatik 14.00etara egongo da zabalik, eta 13.00etatik 15.00etara, hau da, mezaren ondotik, tirolina jarriko dute kanpandorretik txosnagunera, Txantxiku bezala jaisteko. 65-70 metro izango ditu. Etxaluzen haurrentzako parkea egongo da.
Ondotik, 12 urtetik gorakoek bazkaria izango dute 2 euroren truke. Ez dute alkoholdun edaririk banatuko eta bazkalondoan Hiltzailearen Bila jokoan (gazteek Kluedo deitzen dutena) jolastuko dira. Esne Beltzaren kontzertua izango dute eguna ongi bukatzeko.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
