Lizentzia lortu izana ospatzeko festa du gaur Euskalerriak

Ia hiru hamarkadaren ostean, Euskalerria irratiak FMn emititzeko lizentzia jaso zuen abuztuaren 28an, eta hori ospatzeko festa egingo dute gaur Iruñeko Kafe Antzokian. 20.00etatik aurrera The Broken Brothers Brass Band, Demode Quartet eta Esne Beltzako Xabi Solano, Dz eta Pinik ariko dira. Aurkezpenean azaldu zutenez, «diskriminazio luze baten amaiera» ospatuko dute eta, etorkizunean, seinalea hedatzea izango dute xede.